"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Crash (David Cronenberg, Kanada, 1996) 100’
Auto-istripu larri bat izan ondoren, telebista-zuzendari batek auto-istripu biktima omnisexualen lurpeko kultura deskubrituko du. Biktima horiek auto-istripuek eragiten duten energia sexuala erabiltzen duten bezala, zuzendariak ere bere emaztearekin haien bizitza sexuala gaztetzeko erabiliko du.