"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mauvais sang (Leos Carax, Frantzia, 1986) 114’
Adineko bi lapurrek bi aste jasoko dituzte La Americana izeneko emakume bati zorra kitatzeko. Azken honi hil berri zaion bikotekidearen semea errekrutatuko dute lapurrek, laborategi batean sartu eta STBOaren aurkako txertoa lapurtzen lagun diezaien. Sexu-transmisiozko gaixotasun hau herrialdea suntsitzera bidean doa. Inplikazio emozionalik gabe sexu-harremanak edukitzean kutsatzen da, eta biktima gehienak nerabeak dira, maitasuna konpromisoz ez baina jakin-min hutsez egiten dutenak.