"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinegileak berak aurkeztuko du saioa.
Pueblo (Espainia, Suitza, 2015) 27'
Rafa herrira itzuliko da erbestean denbora luzez egon ondoren. Prozesio-gau atmosferiko batean, herrian geratu zirenen etsipenarekin egingo du topo.
Las vísceras (Espainia, Frantzia, 2016) 15'
Espainia hegoaldeko herri bat. Udako arratsalde bero batean, emakume batek untxi bati helduko dio, laztandu egingo du eta kolpe lehor batez hilko du larrutu aurretik. Haurrek, zaharrek eta txakurrek heriotzaren eguneroko erritualari begiratzen diote.
Los que desean (Espainia, Suitza, 2018) 24'
Espainiako hegoaldean, eskuz margotutako usakumeen lasterketa ez du azkarrenak irabaziko, usakume emea erakarri eta haren ondoan ahalik eta denbora luzeen hegan egitea lortzen duenak baizik.