"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
90eko hamarkadako lehen urteetan balio sobietarrak nagusi diren Kabulen girotutako drama historikoa, Bollywoodeko eszena musikalak ere biltzen dituena. Akats baten ondorioz polizia sekretu bati zinema-sarrera bat saldu ondoren, 14 urteko Qodrat umezurztegira bidaliko dute. Qodraten eguneroko bizitza lagun, maitemin eta abenturen inguruan dihardu. Hala ere, umezurztegiko horma seguruetatik kanpo, ezagutzen duten mundua aldatzen hasiko da muyahidinek gerra zibila hasten dutenean.