72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
  • Esnorquel (Maximiliano Schonfeld, Argentina, 2005) 18’
    Entre Ríos probintziako herrixka batean bizi den gazte talde baten eguneroko erretratua da Esnorquel. Musika eta lehen maitasunak udan eta jai herrikoietan zabaltzen dira.
  • Manuscrit a la ciutat (Meritxell Collel, España, 2006) 35’
    Manuscrit a la ciutat Buenos Aires hiriaren erretratua da, esperientzia pertsonal batetik abiatzen dena: jaioterritik urrun bizitza baten bila egindako bidaia. Filma ez da hiriaren erregistro hutsa, baizik eta, ikuspegi poetiko baten bidez, eguneroko bizitzara hurbiltzeko prozesua.
  • Domingo Violeta (Ana Cristina Barragán, Ecuador, 2010) 18’
    Igande goiz batean, ama ez dagoen etxe batean esnatuko da Ana. Bere arreba Violetarekin bakarrik dago, sarritan arraroa eta oso jostaria. Konplizitatearen eta lehiaren artean, anai-arreben arteko harreman misteriotsuak betirako markatzen ditu eta hazten lagunduko die.
  • A moça que dançou com o diabo (Joao Paulo Miranda, Brasil, 2016) 14’
    Familia erlijioso bateko neska bat bere paradisuaren bila dabil.
  • Ella i jo (Jaume Claret, España, 2020) 20’
    Queralt, Bartzelonako margolari bat, bere alaba Gemmarekin hitz egiten saiatuko da telefonoz. Gemmak bizitza berri bat hasi du Atenasen, margotzeko eta bizitzeko baliatzen duen estudio batean.
  • Unicornio (Irati Gorostidi, España, 2021) 17’
    Ihes egitean, M etxe abandonatu batean babesten da. Lekura egokitzeko egiten dituen ahalegin ugarien durundi artean, kanpoan oin-hotsak antzematen ditu eta atea irekitzera bultzatzen dute. Bisitari bat etxera sartzen da. Bisitari hori babeslekuko bere kide bihurtuko da.


Larunbata, 2022(e)ko apirilak 9
19:00 h.

Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: