"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Saio horretan, Elias Querejeta Zine Eskolako ikasle den Paula González Garcíak egindako making of-a, Notas sobre Nest izenekoa, eta 69. edizioan saritutako bi film laburrak izango dira: Nest sariaren irabazlea, U Šumi / In the Woods, Sara Grgurić, eta Podul de piatrâ / Pont de pedra, Artur-Pol Camprubí-rena, epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuena. Proiekzioekin batera, zinemagileen aurkezpenak ere izango dira.