"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ventura Pons, Espainia, 1978, 78' Kutxa Kultur Plazako "Zinemaldia transizioan: Donostia Zinemaldia aldaketaren urteetan (1976-1985)” erakusketarekin elkarrizketa. José Pérez Ocaña margolari andaluzaren ikuspegi intimista eta Trantsizioaren hasierako Bartzelonaren erretratu errebelatzailea. Ocaña, alaitasunez eta sorkuntza-marjinaltasunetik desafio egiten du: trabestismoa probokazio gisa, erlijioa eta fetixismoa, matxismoaren errepresioa, anarkia, homosexualitatea... Diktadura frankistaren baitan ezkutatutako bizitza marjinala argi eta garbi agertzen da artista paregabe baten eskutik.