© Video Mercury Films
Irekiera
Jaime Chávarri
Erregimen frankistaren poeta ofizial Leopoldo Panero hil ondoren, haren alarguntsa Felicidad Blanc eta hiru semeak (Juan Luis, Leopoldo María eta Michi) poetaren irudia gogoratzeko bildu ziren. Frankismoaren amaieran filmatua, sekretuak azaleratzen hasitako herrialde baten nahi gabeko metafora bihurtu zen pelikula, baita Espainiako Trantsizioaren ikur ere.
Andrzej Wajda
Andrzej mediku gaztea da istorio honen protagonista. Jazza maite du, eta bizimodu axolagabe eta zinikoa darama. Gau batean, Pelagia izeneko neska misteriotsu bat ezagutu eta maskaraz, ironiaz eta mesfidantzaz betetako sedukzio-joko bati ekingo diote biek. Ordu gutxi batzuen buruan, erakarpenaren eta urruntzearen artean bilakatuko da erlazioa, eta agerian geratuko da zaila dela benetako loturak ezartzea ziurgabetasun emozionalak markatutako ingurune batean.
Les Films de Mon Oncle – Specta Films CEPEC
© Les Films de Mon Oncle – Specta Films CEPEC
Jacques Tati
Frantzia - Suedia
89 min.
Itzuli dantzalekura eta music-hallera Tatirentzat; Stockholmeko zirkuan eta Suediako telebistarako, bideoan grabatzen ditu gizonak Europa osoan ospetsu egin zuten mimo-ikuskizunak. Artista bertutetsuz inguratuta (musikariak, pailazoak, akrobatak), alaitasunezko eta erabateko askatasunezko giroan, Tatik belaunaldi-erreleboaren arazoa planteatzen du, haurtzaroko asmamen koloretsua ospatzeaz gain.
Miloš Forman
Randle Patrick McMurphy baserri-espetxe batetik ospitale psikiatriko batera eraman dute azterketa baterako. Hango inugurua hain murriztailea izango ez dela uste du gizonak, baina Ratched erizain zorrotzak gogortasun handiz zuzentzen du unitate psikiatrikoa, eta pazienteak menderatzen ditu abusuen, medikazioaren eta elektrokonbultsio-terapiaren bidez. McMurphy errebeldearen eta Ratched zurrunaren arteko borrokak laster izango du eragina pabiloiko paziente guztiengan.
Fernando Trueba
Chicho Sánchez Ferlosio kantautore eta filosofoaren —Rafael Sánchez Mazas idazle falangistaren seme eta Rafael Sánchez Ferlosio idazlearen anaiaren— bizitzari buruzko ez-fikzioa. Garai hartan bizitza politiko eta sozialetik urrun zegoen kantautore errepikaezin baten eguneroko bizitza eta gogoetak islatzen ditu filmak, baita filmaketa-gailua bera ere, Fernando Trueba bere bigarren film luzea zuzentzen ari zela. Chicho eta haren lagun Rosaren bizitzarako hurbilketa bat, gizonaren erresistentzia-abestien bidez.
Agnès Varda
Neguan, Frantzia hegoaldean, emakume gazte bat aurkitu dute zanga batean izoztuta. Zabar dabil, arlotea da. Flashbacken eta elkarrizketa laburren bidez, emakumearen azken asteak ezagutuko ditugu. Ikusiko dugu bakarrik kanpatzen duela eta hainbat gizon-emakumerekin hitz egiten duela (askok harengan proiektatzen dituzte euren premiak edo hari bizitza-norakoa markatzen saiatzen dira. Beste topaketa batzuen bidez, eta gazteak arbuiatzen duen laguntzaren baten bidez, geroz eta bakartiago eta isilagoa izango da ezinbestean.
Ana Díez
Ander kartzelatik atera berri da kondena burutu ondoren eta aitaren etxera itzuli da. Familiarekiko harremanak hautsita bazituen ere, itzultzean nostalgia sentituko du Anderrek, eta ukitzea lortuko duen maitasun baten aurrean kokatuko du hiri-paisaiak. Itzultzean, bere lagun onen Yulekin egingo du topo berriz; litekeena da Yulek Ander ordeztu izana Anderrek etxetik alde egin zuenean. Alabaina, ezingo dute euren patu bortitz baina saihetsezinetik ihes egin, gizartea den bezalakoa delako.
Pere Portabella
Irakasle bat, idazle bat eta orkestra-zuzendari bat —hiru pertsonaia, bi bikote— literatura-koktel handi batean daude. Idazleak eleberri-saria eskuratu berri du Puente de Varsovia obragatik. Irabazleak kazetarien galdera ugariei erantzuten die, baina ez da bere liburuaren argumentuaren laburpena egiteko gai. Horrenbestez, irakurri egin beharko du. Jarraian, erretako baso batean, urpekari-ekipamendua jantzita daramala agertuko da orkestra-zuzendariaren gorpua.
Lisa Cholodenko
Aldizkari-enpresa txiki bateko neska bekadun bat eta emakume argazkilari drogazale bat maitemindu eta elkar esplotatuko dute euren ibilbideetan aurrera egiteko.