"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Rocíok, Espainiako erromeriarik ezagunena irudikatzeaz gain, Almonteko errepresio frankista ere ezagutarazi zuen. Ordaina oso handia izan zen: epaimahai batek zentsuratu egin zuen eta zuzendariak ez zuen sekula beste filmik egin. Berrogei urte geroago, Isabel Cadenas Cañónek Rocío dokumentalaren zaleei jarraitzen die: lekukoa hartu zuten zinemagileak, zentsurak markatutako familia bat, eta isiltasun hori egun emakume guztien isiltasuna zergatik den azaltzen duen legelari bat. Elkarrekin hausnartzen dute: zer gertatuko litzateke azkenean mamuak hilko bagenitu? De eso no se habla podcast dokumentalaren zuzeneko ikuskizuna.



