"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Basakeriaz inguratuta baina samurtasunak batuta, Lehen Mundu Gerrako bi soldaduk maitasun- eta arte-santutegi hauskor bat topatu dute Belgikako trintxeratako itzalen artean. Lukas Dhonten Cowardek galdera sakon bat egiten dio gerrara bidalitako belaunaldi bati: munduak indarkeria eskatzen duenean, desertatzea ausardia ekintza egiazkoena al da?



