"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
"Arnegu-jarrera". Donostia Zinemaldiaren norabidea aldatu zuen keinua (1976) izenburupean, Tabakalerak irailean zehar Artxiboa proiektuaren baitan sortutako erakusketa aurkeztu zuen. Donostia Zinemaldiaren artxibo historikoko jatorrizko dokumentuak eta argitaratu gabeko materialak bildu zituen erakusketak, eta modu kritikoan errepasatu zituen Guardia Zibilak Hondarribian Josu Zabala manifestatzailea tiroz hil ondoren gertatutakoak. Hilketa 1976ko irailaren 8an izan zen, Zinemaldiaren 24. edizioa hasi baino egun gutxi batzuk lehenago. Gertatutakoaren aurkako protesta gisa, El desencanto filmeko taldeak haien lana Sail Ofizialetik erretiratzea erabaki zuen, eta hainbat kazetariek uko egin zioten jaialdiaren berri emateari, Zinemaldiaren zuzendaritzak gertatutakoaren aurrean erakutsitako axolagabekeriaren ondorioz. Erreparazio-keinu gisa, eta gertakari haren 50. urteurrenarekin bat eginez, Donostia Zinemaldiaren 74. edizioak filmaren kopia zaharberritua proiektatu zuen Klasikoak atalaren inaugurazioan. Erakusketaren irekieran, Zinemaldiko zuzendariorde Maialen Belokik eta Artxiboaren arduradun Irati Crespok parte hartu zuten, Jaime Chávarri, El desencanto filmaren zuzendaria, eta Enrique Vila-Matas idazlea lagun zituztela. Vila-Matasek kazetari gisa jarraitu zuen 1976ko edizioa.



