"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Harris Dickinson aktore eta zuzendari britainiarrak eta Archie Pearch ekoizleak Urchin aurkeztu zuten Donostia Zinemaldiaren 73. edizioan. Dickinsonen lehen film luzeak Un Certain Regard sailean parte hartu zuen Canneseko zinema-jaialdian —bertan FIPRESCI Saria eta Aktore Onenaren Saria eskuratu zituen— eta, ondoren, Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatu zen. 2025eko irailaren 20an Tabakalerako zinema aretoan Wendy Mitchell Zinemaldiko delegatuak gidatutako hizketaldian lehen film bat aurrera ateratzearen erronkez, euren sormen-prozesuaz eta 2023an sortu zuten Devisio Pictures ekoiztetxeaz —Londresen eta New Yorken egoitza duena— aritu ziren.



