"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2025eko irailaren 22an, zinema garaikideko ahots berezi eta ospetsuenetako bat den Claire Denisek Nest saileko hizketaldi batean parte hartu zuen bere ibilbide luzeaz hitz egiteko. Tabakalerako zinema-aretoan egin zen solasaldia eta Irati Crespo Artxiboa-ko koordinatzaileak egin zituen moderatzaile lanak. Bere obraren inguruan hitz egiteaz gain, Le Cri des Gardes / The Fence bere azken lanari buruz ere mintzatu ziren. Filma Donostia Zinemaldiaren 73. edizioko Sail Ofizialean hautatua izan zen.



