"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gorputzak. Lekualdatuz, ibilian, igerian eta aurrera doazen gorputzak. Beste gorputz batzuetan bermatzen direnak, eta elkarrekin komunikatzen eta antolatzen direnak. Mugimendu konplexuek txertatzen dituzte gorputz horietan oztopoak, mugak, despedidak, hormak, familia, itxaropenak, iritsiera... Lekualdaketa eta bidaia posibilitate, aukera eta etorkizun gisa irudikatzen dira. Sueños de viernes film kolektiboa da, esperientziak partekatzetik, pasarteak biltzetik, irudiak eta iruditegiak eraldatzetik eta hitza hartzetik sortua.