"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Oroimena hauskorra da, eta nirea, are hauskorragoa agian. Oharrak eta argibideak sortzen ditut ez ahazten lagunduko didatenak, eta aldi berean, heriotzaren atalasea zeharkatzen lagunduko didatenak. Nire alaba Iunek 7 urte ditu, eta rabdomiosarkoma bat gainditu eta bizirik atera da. Esperientzia sendatzeko, lau aldiko eta lau norabideko erritual bat sortu nuen. Mexikora, etxera bueltako bide bat da. Bide bat, abstraktua eta nahasia izaten ari dena, baina sinboloz eta esanahiz betea. Hala, nire ohar beti gorabeheratsu baina inoiz metodiko eta sistematikoetatik abiatuta eraikitzen da zinema hedatuzko proposamen hau.