Bilbo, abuztuan. Jone (20) aitarekin eta Marta ahizpa txikiarekin bizi da. Aitak lana utzi behar izan du bere parkinsonaren ondorioengatik. Aldi berean, Bilboko Aste Nagusiko jaiak hasten dira, eta Jone lehen aldiz maiteminduko da orduan. Uda horretan, Olgarekin –maite duen neskarekin– bizi duen hilezkortasun-sentsazioaren eta aitaren gaixotasunaren ondorioz bakarrik geratzeko beldurraren artean biziko da Jone.