"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
"Goiz batean konturatu nintzen hiru hilabetean ez nuela maitasuna egin". Horrela hasten da Ovidieren sexu-greba. Artxiboko irudien muntaketa baten eta Ovidieren La chair est triste hélas testuaren irakurketaren medioz, Gabrielle Stemmerren collage-filmak txikitu egiten du eredu heterosexuala, intimoa eta, aldi berean, politikoa den istorio batean.