Marthak (45) semea galdu zuen gatazkarengatik; egun batean, parte hartu zuen azken deshobiratzean hezur-komunztadurarik egon ez zelaren berri jastzen du. Erakunde-bideekin nekatuta, emakume bilatzaileen talde batera jo, Sandra ezagutu eta zera esango dio emakumeak: ''ordokiko herri urrun batean, hildako bati fabore bat eskatu ahal zaio''. Sandrak eta biok bidaia bati ekingo diote erantzunen bila, bizien eta hildakoen muga lausotzeraino. Seme-alabak aurkitu nahi dituzten amak eta amen bila dabiltzan seme-alabak: zigor beraren bi parteak elkartu egingo dira bake bila.
La Maestra eta Paula ekipoko igerilari onenak dira, baita lagunik onenak ere, harik eta festa batean gorabehera batek dena aldatzen duen arte. La Maestrak, sutsua eta geldiezina izanik, lagunari zerbait gertatu zaiola sumatuko du: orain goibel dago. Egia argitara ateratzen denean, bi adiskideek erabaki ezinezko bati aurre egin beharko diote: Paulak isilik geratu nahi du; La Maestrak, ordea, justizia nahi du. Lehen suntsiezina zen adiskidetasuna inoiz baino gehiago egongo da kolokan.
Txile - Herbehereak - Uruguai - Alemania - Frantzia
95 min.
Diana antzinako erresuma bateko printzesa da. Ama Diana erditzean hil zen, eta aitak –Arturo erregeak– maitasuna debekatu zuen erresuman. Handitzean, Lalo izeneko gazte alderrai batekin maiteminduko da Diana, eta besoko magiko bat oparituko dio, maite duela erakusteko. Egun batean, erregeak harremana deskubritu eta Lalo erbesteratuko du. Diana etsituak besokoa erabiliko du mundu ezezagun batera joateko, eta zoriontsua da hor Lalorekin; alabaina, aitak istripu bat izan eta bikoteak ezingo du harremana formalizatu. Diana bestelako unibertsoetara salto egiten hasiko da, maitearen bila, baina amesgaizto bihurtuko da bidaia. Aitak Dianaren erabakiak manipulatzen dituela ohartzean, bere beldurrei aurre egin eta bere patua aldatu beharko du.
Galera handi bat pairatu zuenetik, Olgak (55) bakardadeari eusten dio, baina oineko behatz lodian ebakuntza kirurgiko bat egiteko dirurik ez duenez, bere apartamentuko gela bat Tuliori alokatu beste erremediorik ez du izango; Olga bizi den solairu anitzeko eraikin erraldoiaren aurreko Zentro Medikoan ospitaleratutako paziente baten senarra da Tulio. Alabaina, gizonak egun batzuetarako alde egin beharko du eta bere seme Cristian (9) Olgaren apartamentuan geratuko da. Olgak ahal duen guztia egingo du tartean ez sartzeko, baina Cristianen kalteberatasuna ikusirik, gehien beldurtzen dionari aurre egin beharko dio: lotura emozionalari.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.