Imanek (33) aspaldi utzi zuen Iran, eta familiarekiko komunikazioa eten zuen erabat. Berlinen erbesteratuta bizi da, eta hirian zehar ibili ohi da noraezean, nola lagunarte hala bakardade bila. Bi lan ditu, adineko pertsona bat zaintzen eta kamioiak garbitzeko tunel batean, gau eta egun lanpetuta egonik. Alegiazko istorioekin betetzen du hutsunea. Andrérekin bakarrik du harremana, parkeetan noizbehinkako sexu-harremanak izanik gizonarekin. Ia ezagutzen ez duen bere lehengusina Maneliren bisita labur batek Imanen errutina hautsiko du. Kultura- eta sufrimendu-herentzia partekatua izanik, lehengusuak solasean aritzen dira eta elkarrekin joaten dira igerilekura eta basora, non soilgune batean lo geratzen diren. Hirian zehar egiten dituen ibilbide amaigabeetan, Imanek besteen bizitzaren zatiak jasotzen ditu. Gizonaren bilaketa gainerako munduarekin konektatzen hasiko da.
Alemania, 2022: Luzaroan elkarrengandik aldenduta egon ondoren, Arkadi eta Igor, bi anai ukrainiar, amaren hiletan elkartuko dira berriz. Grishak -protagonisten aitak, patriarka autokonplazientea- erritu juduari jarraitu nahi dio kosta ahala kosta, baina familiako inork ez daki zehazki nola gorde shiva. Errusiarrak Ukraina inbaditzen hasten direnean, familia aztoratu eta anaiek berriz planteatuko dute aberriarekiko harremana. Larrialdi-egoeran eguneroko bizitza deskribatzen duen filma, baita erantzukizun pertsonala ere familiari eta herriari dagokienez.
Oihan Beltzean kokaturiko bere herri alemaniar txikia uztear dago Anke; Lisari, berriz, kosta egiten zaio etxean bezala sentitzea han. Udazkeneko egun hotz eta ilun batean, elkar topatu eta noraezean ibiliko dira biak hango kaleetan. Benetako munduaren eta ametsen erreinuaren arteko mintz fineko arrailei esker, leku berrietarako bidaia bihurtuko dira ibilaldi horiek.
Aitaren bat-bateko heriotzaren berri izan ondoren, Meral bere seme Alirekin joango da Alemaniatik bere ama bizi den Turkiako herrira, denboraldi batez bertan geratzeko asmoz, eta Nilay aspaldiko laguna gonbidatuko du bisita egin diezaien. Nilay konturatuko da Meral asko aldatu dela eta orain emakume isila eta hotza dela. Ali ia hitzik egiten ez duen haur bakartia da. Meralek Nilayri deitu dio Ali bere ardurapean utzi nahi duelako. Gau batean Meral desagertu eta ez da itzuliko. Amonak, bizitza osoa patriarkatuaren zamaren azpian eman duela, aurre egin nahi ez dizkion gauzak zalantzan jarri beharko ditu. Ali bakarrik geratu da, galduta sentitzen da eta gero eta atxikimendu handiagoa dio Nilayri, zeina aurrera ateratzeko bere modu propioa bilatzen saiatzen baita.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.