1936ko urria. Frankismoak kontzentrazio-esparruak ireki zituen lurralde osoan. Komentuak, fabrikak, eskolak, zezen-plazak, monasterioak etab. usatu zituzten. San Simón nabarmengarria da bere uhartetasunagatik. Erregimenak heriotza-leku bihurtu zuen antzinako lazaretoa, eta presoek edertasun ikaragarriz inguratuta jasan zuten han errepresioa. Zazpi urte geroago, Lamasi gogora datorkio Galiziako kostaldeko uharte txiki horretan berak bezalaxe errepresioa jasan zuten gizon eta emakumeen istorioa.