Azucenak umezurztegi bateko nerabeak –haurride gisa bizi direnak– espiatzen ditu. 30 urte ditu, baina bere bizitzak ez du arrera egiten, markatu zuen gertaera baten ondorioz. Euren unibertso sozialek elkarrengandik urruntzen dituzten arren, Azucenak zerbait bilatzen du taldean, eta 17 urteko Juliorengan ipintzen du arreta bereziki. Zauriak, erakarpenak, Edipo konplexuak, barreak eta samurtasunak markatuko du bi pertsona mindu horien arteko topaketa.