Udan filmaketa-ekipo bat Espainiako iparraldeko errepide eta herrietan zehar dabil. Cantacronache taldeak egindako ezkutuko bidaiaren urratsei jarraitzen diete; 1961eko udan, diktadura frankistaren garaian, erresistentziaren abesti herrikoiak bildu zituen talde horrek. Ahozko oroimenaren eta 1961ean erregistratutako soinu-artxiboen bitartez, bi bidaiek elkarrizketan aritzen dira, iraganeko zauriek irekita jarraitzen duten lurralde baten geografia emozional eta politikoa osatzeko.