"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2025ean, Shanghai Film Technology Plant Co., Ltd. talde L'Immagine Ritrovatarekin elkartu da Ashima (1964) zaharberritzeko. Yunnango sani herriaren (yi etniako azpitalde bat) poema narratibo herrikoi baten egokitzapena da film hau, eta bi maitaleren istorio tragikoa kontatzen du. Ashima Txinako Herri Errepublikaren sorreraren ondoren ekoitzitako koloretako eta pantaila panoramikoko lehen film musikala da.