Saio honetan telesailen zuzendaritzaren berezitasunak landuko dira, zinema-zuzendaritzarekin alderatuta. Nola mantendu estilo propio bat zuzendaritza partekatu batean, beste zuzendariekin lan eginez? Nola lan egin taldean, lan osoaren koherentzia estetiko eta narratiboa zainduz?
Juana Macías, Belén Macías eta Ramón Salazar izango dira partaide, zineman eta telebistan esperientzia handia duten zinemagileak. Fikzio seriatuaren zuzendaritzaren erronkei eta berezitasunei buruz hausnartzeko elkartuko dira. Aktoreekin egindako lanaz, erritmo narratiboaz, zinemarekiko aldeez eta ikuslea hainbat ataletako bidaian laguntzen duten unibertsoen eraikuntzaz arituko dira. Elkarrizketa Antonio Hensek moderatuko du.
("ACCIÓN-eko I. Topaketa, Espainiako Zinema Zuzendarien Bilera" Jarduanaldiaren barne).
Antonio Hens (Kordoba, 1969) zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea da. Bere lanen artean daude Mi gran despedida (2020), En vivo (2020), Oh! Mammy Blue (2018, Tesela de Oro Alacanten), La partida (2014, Amsterdamgo Roze Filmdagen Jaialdiko Film Onena) eta Clandestinos (2008, BridgeFest Sarajevoko Film Onena). Halaber, Los novios búlgaros (2004) filmaren gidoiaren egilea da eta hainbat film labur eta dokumental sortu ditu.
Telebistan Desconocidas (2021-2022), Entreolivos (2017-2018), Arrayán (2001-2013) eta Servir y proteger (2022) bezalako telesailetan aritu da zuzendari edo errealizadore gisa.
Ekoizle gisa, 11 film labur, 9 dokumental eta 12 fikziozko film luze egin ditu, lau aldiz Goya Sarietarako izendatua izan eta Akademiaren sari bat irabaziz. Bere lanak Sundance, Rotterdam eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu dira. Gaur egun, PROCINEMAko presidentea da eta Andaluziako Zinemaren Akademiako zuzendaritza batzordeko kide.
Belén Macías, Tarragonan jaioa, Kazetaritzan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Interpretazioa ikasi zuen RESADen eta gidoigintza Kubako San Antonio de los Baños Zinemako Eskolan.
Gidoilari eta zuzendari gisa lan egin du antzerkian (El balcón, El monje, La boda, La cantante calva), telebistan (La señora, 14 de abril. La República, Víctor Ros, Fugitiva, Hospital Central, Madres. Amor y vida, Una. Un nuevo amanecer, El juicio) eta TV-movie zein minisail ugaritan (La princesa de Éboli, Historias robadas).
Zineman, bere film laburrak El puzzle eta Mala espina nazioarteko eta estatuko 70 sari baino gehiago irabazi zituzten. Bere lehen film luzea, El patio de mi cárcel (El Deseo), Donostiako Zinemaldian lehiatu zen, hainbat sari jaso eta lau Goya izendapen lortu zituen. Ondoren zuzendu zituen Marsella (Tornasol), bi Goya izendapenekin, eta Verano en rojo (2023), kritikaren eta publikoaren harrera bikainarekin.
Aktore gisa trebatua ESAD Málagan eta gidoigintza ikasia ECAMen, bere lehen film laburra Hongos (1999) nazioartean arrakastatsua izan zen eta bere lehen film luzea egitea ahalbidetu zion: Piedras (2002), Berlinalen hautatua eta Goya Zuzendari Berri Onenaren izendapena jaso zuena.
Ondoren zuzendu zituen 20 centímetros (2005), Locarnon saritua eta nazioartean estreinatua; 10.000 noches en ninguna parte (2013), Susi Sánchezekin lankidetza sortu zuena; eta La enfermedad del domingo (2018), Berlinalen eta Tribecan estreinatua, eta Sánchezek Goya saria irabazi zuen Aktore Onenaren kategorian.
Gidoilari gisa, 3 metros sobre el cielo (2010) eta Tengo ganas de ti (2012) bestseller-en egokitzapenak egin zituen, biak Goya Sari Onenaren izendapenekin. Telebistan, Élite (2018-2019, Netflix), Vis a vis (2019) eta nazioarteko Red Rose (2022, BBC/Netflix) zuzendu ditu.
2000 urtean Goya Saria irabazi zuen Siete cafés por semana film laburragatik eta 2010ean Zuzendari Berri Onenaren izendapena jaso zuen bere lehen film luzearekin, Planes para mañana. Sei film luze zuzendu ditu (Planes para mañana, Embarazados, Bajo el mismo techo, Fuimos canciones, El favor eta Las chicas de la estación) eta nazioarteko eta estatuko 50 jaialditan baino gehiagotan sarituak izan diren bederatzi film labur. Bere zazpigarren film luzea, Looking for Michael (Persiguiendo a Michael), 2026an estreinatuko da.
Telebistan Madres (Telecinco/Amazon Prime Video) eta Las abogadas (RTVE/MOD Producciones) zuzendu ditu. Teoponte P.C. eta Feelgood Media ekoizpen-etxeen sortzailea da eta zuzendaritza lana beste proiektu batzuen ekoizpen exekutiboarekin uztartzen du.
24 palabras por segundo. Cómo escribir un guión de cine liburuaren egilea, sei urtez izan zen CIMAko presidenteordea, eta CIMA Mentoring eta Women in Action! bezalako ekimenak zuzendu zituen emakumezko talentu berria sustatzeko.