73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

ZINEMALDIA & TECHNOLOGY: AAtik haratago. Teknologia inklusiboak ikus-entzunezko sektorean

Adimen artifiziala oraindik ere teknologia nagusia bada ere, gero eta interes handiagoa sumatzen da sektorean proposamenak sortzeko, ikus-entzunezko industriarako teknologia berriak sortzean eta txertatzean ikuspegi etikoago, inklusiboago eta ordezkagarriago baten aldeko apustua eginez.

Elkarrizketa honen interesa da eztabaidatzea eta ulertzea zein erronka eta aukera sortzen diren teknologia inklusiboago eta anitzago horien garapenean, sektorearentzat etorkizun positibo eta emankorra sustatzeko.


Moderatzailea
AC Coppens
Fundatzailea

AC estratega, hitzaldi-curatorra, aurkezlea, moderatzailea eta TED hizlaria/moderatzailea da. THE CATALYSTS sortu zuen, teknologia digitala, zinema/XR, musika/soinua, diseinua eta kulturaren arteko intersekzioan lan egiten duten aktore berritzaile eta sortzaileentzako agentzia, hitzaldiak ezagutza- elkartrukerako eta baterako sorkuntzarako gune bihurtzeko.

Parte-hartzaileak
Anna Giralt Gris
Zinegilea eta ikerlaria

Artefacto, zinema eta teknologiako ikerketa, ekoizpen eta berrikuntza zentroaren sortzaileetako bat da. TIFF, NYFF, IFFR, CPH:DOX eta SXSW bezalako jaialdietan aukeratutako filmak ekoitzi eta zuzendu ditu. 2025eko Lumen Prize finalista da, BAUko Zinema Algoritmikoa eta Kontzeptu Narratiboen Masterraren koordinatzailea eta UPF eta ESCACeko irakasle laguntzailea.

Selva González
Ekoizlea

Frantzian bizi den Txiletar ekoizlea, NANAI Studio-ko sortzaileetako bat, artearen, zientziaren eta teknologiaren arteko gurutzaketak aztertzen. FIVIA, Marsellako Bideo eta Adimen Artifizialaren Jaialdiaren sortzaileetako bat. MAIX LATAMeko eskualde ordezkaria, Latinoamerikako XR sortzaileentzako sareak eta bekak indartzen.

Adriana Moscoso
GESAC-eko zuzendari nagusia

Jabetza intelektualari eta industria kulturalen arloan irakasten du nazional eta nazioarteko programetan, eta hainbat argitalpen koordinatu ditu, tartean 2016ko Aranzadi Practicum. 2022an Chevalier des Arts et des Lettres saria jaso zuen Frantzian, eta 2023an Antonio Delgado Saria egile eskubideen defendatzeagatik. UNESCO eta OMPIko batzordeko kidea da, baita Alicanteko Unibertsitateko Magister Lvcentinvs programakoa ere.


Osteguna 25, irailak
12:30 h.

Ikus-entzuleak: sarrera librea edukiera bete arte. Akreditaziodunak: sarrera librea akreditazioarekin.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: