"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mende-aldaketatik 25 urtera, belaunaldi baten erretratua argi marrazten da. Ikus-entzunezkoek ez dute soilik 2000ko hamarkadaren garaia fidelki irudikatzeko balio izan, baita iruditeria emozional baten eta belaunaldiko pertenentzia-sentimendu baten eraikuntzan giltzarri izan ere.
Tokikotik nazionalera, 2000ko hamarkadatik gaur egunera arte, industriako profesionalen arteko elkarrizketa honek proiektu mota hauen sorkuntza bultzatzen duten gakoak aztertzea eta hauek publiko zabalagoetara eramatean sortzen diren erronka eta aukerak identifikatzea du helburu.
Bosé (SkyShowtime, Telecinco) telesaileko gidoigilea da, eta programak, gala eta ekitaldiak aurkezten ditu. Ovejas Eléctricas (TVE) programarekin kolaboratzen du eta La Cultureta solasaldi saioaren (Onda Cero) kidea da. Halaber, Fotogramas aldizkariko kolaboratzailea da eta Carlos III Unibertsitateko (Madril) gidoigintza irakaslea.
(Donostia, 1977) Pausoka Entertainment-eko bazkidea da. Bere azken telesaila, Desaparecido/Desagertuta, arrakastatsua izan zen eta euskaraz eta gazteleraz filmatu zen. Go!azen, Hasiberriak, Aitaren etxea eta Ihesaldia serieak sortu eta idatzi zituen. El Vasco filma idatzi eta ekoitzi zuen, eta 2022ko Donostia Zinemaldian estreinatu zen.
Cristinak parte hartu du Marbella, Muertos, S.L., La Vida Breve eta Poquita Fe lanen sormen ekoizpenean eta garapenean. 20 urteko esperientzia du ordainpeko telebistan, non-fikzioari buruzko ekoizpen arduradun, editorial diseinu eta komunikazio lanetan.
Andresek 15 urterekin hasi zuen zinema-prestakuntza Venezuelan. Txilen ikasi ondoren, zuzendaritzan debutatu zuen Nena, Salúdame al Diego filmarekin. Espainian, Amor y Lujo ekoiztetxea sortu zuen. 2022an, SUMA CONTENTera batu zen Garapen-arduradun eta Ekoizle Exekutibo gisa, Cardo 2, Vestidas de Azul, Mariliendre eta Superestar bezalako sailetan. Berlinale Talents eta EAVE Puentes programetako ikaslea da.