73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Sorkuntza sustatuz: Espainiako egonaldi programen eta laborategien ikuspegi orokorra

Sorkuntza-prozesuak filmak heltzeko tresna funtsezko gisa sendotzen ari diren une honetan, Espainiako laborategi eta erresidentzia nagusiak elkartuko dira solasaldi honetan. Orain arte egindakoaren balantzea egiteko, ikaskuntzak partekatzeko eta lurralde eta lan-eredu desberdinak gurutzatzen dituzten esperientziak elkarbanatzeko gunea izango da.

Truke puntualetik harago, mahai honek denboran zehar iraungo duen elkarrizketa baten oinarriak ezartzea du helburu, proiektu horien artean, zeinen xede nagusia zinemagileak beren lanen garapenean laguntzea baita. Elkarrizketa kolektibo bat zabaltzea da kontua, sareak indartzeko, beharrak antzemateko eta estrategia bateratuak proiektatzeko, sortze-ekosistema eta haren nazioarteko dimentsioa sendotzeko.


Moderatzailea
Sara Hernández
Tabakalerako Zinema eta Ikus-entzunezko Laborategiko koordinatzailea

Sara Hernández Askasibar Tabakalerako Zinema eta Ikus-entzunezko Laborategiaren koordinatzailea da, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa. 2017an batu zen Tabakalerara. Han proiektuaren garapena eta ikus-entzunezko prestakuntza bultzatzen dituzten programak sustatzen ditu, eta Tabakalera sormenaren gune nagusi bihurtzen laguntzen du. Hernández Elías Querejeta Zine Eskolako zinema kuradoretzan postgraduatua da, eta ekoizle eta zinema-kritikari lanetan aritu da.

Parte-hartzaileak
Inés Enciso
Zinema Akademiako Garapen Saileko koordinatzailea

Inés Enciso Zinema Akademiaren Garapen Sailaren koordinatzailea da. Sail horren helburua da erakundearen babespean dauden ikus-entzunezko proiektu berrien sorkuntza sustatzea eta horrekin lotutako zinema sortzaileen komunitate bat sortzea, aukera profesional berriak sortuz. Zinema Akademiak “Contar con tiempo” (Denbora kontuan hartuta) lelopean antolatzen ditu Residencies, Rueda eta Summer Campus programak. Programen bidez, akademiak urtean 34 proiektu berri garatzen laguntzen du.

Rafa Alberola
ECAM Industriako arduraduna

Rafa Alberola ECAM Industria burua da, ikus-entzunezko profesionalen hurrengo belaunaldiko sormen bidaia babesten duen proiektu-ekoistema bat. Europar ikus-entzunezko industriaren eta eskolen arteko zubiak eraikitzea eta enplegagarritasuna sustatzea du helburu. Bere ekimenen artean La Incubadora, AFTER eta ECAM Forum daude. Alberola, halaber, ekoizle eta zinema sortzailea da.

Mariona Claveria
Kataluniako Zinema Akademiako Gidoi Egoitzako koordinatzailea

2020az geroztik, Kataluniako Zinema Akademiaren Gidoien Egoitzaren koordinatzailea da, ikus-entzunezko proiektuen garapenean espezializatua. Aurretik, telebistako, dokumental eta fikzio ekoizpen enpresetan ikus-entzunezko ekoizpenean aritu zen, prozesu mota guztietan esperientzia hartuz, garapena eta ekoizpen estrategia hasi eta banaketa, erakustaldia eta jaialdiak barne. Era berean, PROA ikus-entzunezko ekoizpen enpresen federazioarekin lotuta egon zen koordinatzaile lanetan.

Juan Zavala
DAMAn eduki arduraduna

Juan Zavala kazetaria da, eta hainbat dokumentaletan gidoigile, ekoizle eta zuzendari lanetan aritu da. Gaur egun, DAMA eduki arduraduna da, eskubideak kudeatzeko entitate batean, eta bertan DAMA Ayuda bezalako proiektu garapen programak koordinatzen ditu.

Maialen Franco
Donostiako Zinemaldiaren prestakuntza-programetako arduraduna

Maialen Franco Dávila Donostia Zinemaldiko prestakuntza programak koordinatzen ditu. Programok talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena eta zinema ezagutzaren transmisioa uztartzen dituzte. Programak ekimen hauen bidez gauzatzen dira: Nest, zinema ikasleentzako nazioarteko laburmetraia atal bat; Kabia, profesionalak eta zinema sortzaile gazteak biltzen dituena; eta Ikusmira Berriak, Tabakalerarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean egiten den egoitza programa bat.


Asteazkena 24, irailak
12:00 h.

Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 15eko (astelehena) 9:00etatik aurrera
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: