"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Maiteminduta eta itxaropentsu dagoen bikote gazte bat (Grace eta Jackson) New Yorketik landetxe batera joango da bizitzera. Grace bere nortasuna haur jaioberri baten bidez aurkitzen saiatuko da ingurune isolatu horretan. Baina erortzen hasten denean, ez du bere burua ahuleziatik berriz aurkituko, irudimenetik, sendotasunetik eta bizitasun harrigarri eta menderaezin batetik baizik.