"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2024ko irailaren 21ean, Tabakalerako Z aretoak telesailei eskainitako ohiko jardunaldia hartu zuen. Oraingo honetan, krimenei buruzko Espainiako telesailen booma aztertu zuten. Azken urteotan nabaria da true crime delakoak pizten duen interesa gero eta handiagoa dela. Fikzioak edo dokumentalak izan, streamingeko eduki-banatzaileek halako gertakariak benetako entretenimendu-maukatzat jo ohi dituzte, interes handia pizten baitute. Isabel Vazquez gidoilari eta aurkezleak moderatutako hizketaldian, Laura Sarmiento sortzaile eta gidoilariak, Susana Herreras ekoizleak eta Elias Leon Siminiani ekoizle, gidoilari eta zinemagileak hartu zuten parte.



