"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aldaketa eragiteko, kontzientziak astintzeko eta gizarteak krisiei erantzuteko duen modua alda dezaketen istorioak sustatzeko zinemak dituen aukerez hitz egin zuen Laura Carreirak Hizketaldiak atalean. Carreirak zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen On Falling (Sail Ofiziala, 2024) bere lehen film luzearekin. Nest sailaren barruan antolatuta eta Amaia Serrulla Dokumentazioa eta Filmak Saileko arduradunak moderatuta, Portugalgo zinemagilearen hizketaldia 2024ko irailaren 26an izan zen, Tabakalerako zinema aretoan, Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan.