"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Espaloirik gabeko bide batean hiru mundu sartzen dira. Hor daude Bakary, Oihana eta Agustina, elkarri begira. Bataren esperientziak bestearen egia gezurtatzen du; baina elkarrengana hurbiltzea erabaki dute eta sendabide bat aurkitzera doaz. Horrela, bestearen belarrietatik begiratzen eta larruazaletik entzuten ikasiko dute. Asfalto hezearen usaina, ur bazterrean hazten diren belarrak, hortzoietako zauriak, antzinako abestiak, pikuak, izerdia, kresala eta isiltasunak izango dira gaixotasuna sendatzea lortuko duen ukenduaren osagaiak.