"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Elenak urrutiko hondartza batera bidaiatuko du, Chocó-ko kostaldera, familia-etxea saltzen saiatzera, gaixorik dagoen aitaren zorrak kitatzeko. Han, emakume batek hiru urteko semea eramateko eskatuko dio, bizitza hobea eman diezaion. Proposamen horrek sakonki hunkituta, Elena Bogotara itzuliko da premiaz, aita hiltzear baitu; han, maitalearen dibortzioaren ondorioei aurre egin beharko die (maitalea seme-alaben zaintza galtzen ari da berekin duen harremanaren ondorioz). Krisi honen erdian, Elenak inoiz izango ez zuela pentsatzen zuen desira bati aurre egin behar dio: ama izatea.