"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2019an Lisa Muskatek (New Hampshire, AEB) Paxton Wintersen Pacificado (Pacified) ekoitzi zuen, film onenaren Urrezko Maskorra, gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eta argazkilaritza onenaren Epaimahaiaren Saria Donostia Zinemaldian.
David Gordon Green, Mei-Juin Chen, Jeff Nichols, Ramin Bahrani, Arielle Javitch, Craig Zobel, Amman Abbasi, Ferdinando Cito Filomarino eta Luca Guadagnino zuzendarien filmak ekoitzi ditu.
Parisen eta New Yorken finkatua, gaur egun Sundance Lab programako bekadun Caledonia Curryren (Swoon izenez ere ezaguna) lehen film luzea ekoizten ari da, besteak beste; animazioa eta irudi erreala nahasten dituen akziozko film luzea da Swoonen proiektua.
Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kidea da Muskat. Zineman egindako ibilbidearekin batera, hamar urtetik gora eman ditu ekoizle exekutibo gisa lanean publizitatean, Superbowlerako spotetan eta Cannes Lions sarietan saritutako iragarkietan lan egin baitu. Sundance Producer Saria jaso du eta “jarraitu beharreko ekoizle” gisa aipatzen zen nola Varietyn hala Deadlinen. Ekoizpenean hasi aurretik, North Carolina School of the Arts ikastetxeko (Ipar Carolinako Unibertsitatea) irakasle izan zen, eta UCLAko Zinema eta Telebista Eskolako masterra da.