"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Fiorella Morettik (Lima) Komunikazioa ikasi zuen Guadalajaran (Mexiko). Limako PUCP Kultur Etxeko Prentsa-departamentuburu gisa hasi zen lanean, eta Zinema Latinoamerikarraren Limako Jaialdiko (FCL) programazio-taldeko kide izan zen.
2005etik 2015era Mantarrayako ekoizpen- koordinatzailea eta banaketa-zuzendaria izan zen. Mantarraya Latinoamerikako ekoiztetxe independente nagusietako bat da, eta Carlos Reygadas eta Amat Escalante zinemagileekin lankidetzan aritu zen Moretti bertan.
Gaur egun, 2016an sortutako Luxbox nazioarteko salmenta-konpainiaren presidentea da. Luxboxek Nathalie Alvarez Mesén, Sharunas Bartas, Mohammed Ben Attia, Bruno Dumont, Jonas Carpignano, Joaquim Lafosse, Melina Leon, Manuela Martelli, Marcelo Martinessi, Benjamin Naishtat, Erige Sehiri, Claire Simon edo Estibaliz Urresola zuzendarien filmak aurkezten ditu, besteak beste.
Enpresa duela gutxi hasi da film klasikoak eramaten, Béla Tarr zinemagile hungariarraren film zaharberrituen bilduma osoarekin edo Manoel de Oliveira zuzendari portugaldarraren lehen hamahiru filmekin lan egiten baitu.