"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Cecilia Barrionuevo programmer at large da Film at Lincoln Center erakunderako, baita mintegietarako eta nazioarteko harremanetarako arduraduna ECAM Madrilgo Zinema eta Ikus-entzunezkoen Eskolarako eta EQZE Elías Querejeta Zine Eskolako irakasle ere.
Mar del Platako Nazioarteko Zinema-jaialdiaren zuzendari artistikoa izan da 2018tik 2021era bitarteko edizioetan, eta programazio-taldeko kide hamarkada batez baino gehiagoz. Neighboring Scenes New Latin American Cinema delakoaren programatzaile izan da Film at Lincoln Center erakundean (AEB), aholkularia AntofaCine instituzioan (Txile) eta komisario gonbidatua Harvard Film Archive (AEB) eta Documenta Madrid (Espainia) organizazioetan bi ediziotan, programa bereziak gauzatu ditu UNIONDOCS Center for Documentary Art zentroan (USA), MACBA Buenos Airesko Arte Garaikideko Museoan (Argentina), Reina Sofía Museoan (Espainia) eta La Casa Encendida gunean (Espainia), besteak beste.
Irakasle gonbidatu eta mentore gisa lan egiten du nazioarteko hainbat mintegi, tailer, zinema-eskola, unibertsitate, zinema-jaialdi eta kultur programatan, hala nola hauetan: Wellesley College, San Andreseko Unibertsitatea, Córdobako Unibertsitatea, Pompeu Fabra Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Espainiako Zinema Akademia, Sensory Ethnography Lab (Harvard), MassART eta Locarno Industry Academy.
Proiektu zinematografikoak hautatzeko batzordeetako kide izan da honako hauetan: ICAA Espainiako Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Institutua, ICAU Uruguayko Zinema eta Ikus-entzunezko Nazionalen Zuzendaritza eta ACE Association of European Cinematheques; halaber, Film Study Center zentroko (Harvard University) Aholku Batzordean parte hartu du eta nazioarteko jaialdi hauetako epaimahaikide izan da: Berlinale, FIDMarseille, Ficunam eta Jeonju International Film Festival.
2020an Chevalier of the Arts and Letters ohorezko titulua eman zion Frantziako Kultura Ministerioak.