"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lila Avilés (Mexiko hiria) zinema-zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da eta aitzatespen handia erdietsi zuen bere lehen film laburrarekin; izan ere, 2020an La camarista (2018) Mexiko ordezteko hautatu zen nola Oscar sarietan hala Goya sarietan. Filmak Donostia Zinemaldiko New Directors sailean eta munduko laurogei lehiaketatan baino gehiagotan parte hartu zuen eta prentsak harrera bikaina egin zion. Nola Mexikoko hala nazioarteko sari ugari beretu ditu filmak, hala nola Mexikoko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak emandako lehen lan onenari emandako Ariel Saria, Amsterdamgo World Cinema Jaialdiko Epaimahaiaren Saria, lehen lan onenaren Platino Saria eta Epaimahaiaren Koral Sari Berezia Habanako Jaialdian. Tótem, bere bigarren film luzea, Berlingo Jaialdian lehiatu zen, non Epaimahai Ekumenikoaren Saria jaso zuen, Horizontes Latinos sailean parte hartzeaz gain Donostian Zinemaldian.
2018an Limerencia Films ekoiztetxea fundatu zuen. Honako hauen epaimahaikide izan da: Moreliako Nazioarteko Jaialdia (Mexiko, 2019), Nespresso Talents (2019), FICUNAM (México, 2020), Limako Nazioarteko Jaialdia (Peru, 2020), Antofacine Jaialdia (Txile, 2020) eta Donostiako Horizontes Saria (2021).