"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Elisa Fernanda Pirir (Guatemalako Hiria) zinema-ekoizle guatemalarra da, Norvegian bizi dena. Nazioarteko koprodukzioetan eta talentu-garapenean lanen eman ditu 7 urte baino gehiago.
Nazioarteko hainbat zuzendarirekin aritu izan da lankidetzan, hala nola hauekin: Thomas Arslan, Ciro Guerra, Cristina Gallego, Nabil Ayouch, Inadelso Cossa, César Díaz eta Laura Mora; Norvegiako zinemagile nabarmenetako batzuekin ere egin izan du lan.
Berlinale Talents, Guadalajara Talents, EAVE, Rotterdam Lab eta EWA programetako ikasle ohia da. 2023an Cannesko Norwegian Producer on the Move gisa izendatu zuten. Norvegiako Zinema Eskolan graduatu zen Generation Mars filmarekin, eta ikasleen Oscarrerako izendatu zuten film hori. Norvegiako iparraldean talentua garatzeko programa propioa zuzendu zuen, eta Norvegiako Arteen Kontseiluko film labur eta dokumentalen batzordeko kide da.
Ekoizle elkartu gisa lan egin du film hauetan: Pájaros de verano (Ciro Guerra, Cristina Gallego, Perlak), 2018an Cannesko Quinzaine des cinéastes atalean estreinatua; Disco (Jorunn Myklebust Syversen, 2019), Toronton eman eta Donostiako New Directors sailean parte hartu zuena; eta Flee (Jonas Poher Rasmussen), Cannesen lehiatu zena. Ekoizle elkartu eta line producer gisa ere lan egin zuen Gritt (Itonje Søimer Guttomsern) filmean; Rotterdamen lehiatu zen film hori, 2021ean Dragon Award sarirako izendapena jasotzeaz gain. Halaber, hauen koproduktorea izan zen: Los reyes del mundo (Laura Mora, 2022, Urrezko Maskorraren irabazlea Donostia Zinemaldian); Burial (Emilija Skarnulyte, 2022) dokumentala, Hotdocs, Visions du Réel eta Viennale jaialdietan aurkeztua; Llamadas desde Moscú (Alejandro Yero, 2023), Berlinaleko Forum sailean eta Hotdocs jaialdian parte hartu zuena; eta Hypnosen (The Hypnosis, Ernst de Geer, 2023) dokumentala.
Sortu berri den Norvegiako STÆR zinema-ekoiztetxearen sortzaile eta jabeetako bat da.