"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Juanita Onzaga (Bogotá) Brusela, Bogotá eta Mexiko artean bizi den zinemagile eta artista bisuala da. Onzagaren obrak fikziozko eta ez-fikziozko elementuak uztartzen ditu, mistizismoaren, oroimenaren, heriotzaren eta irudimenaren garrantziari helduta eta testuinguru politiko sendoen barruan errealitatea hautemateko modu desberdinak islatzen dituzten kontakizun poetikoak sortuz.
Bere lehen film laburra, La jungla me conoce mejor que tú mismo (2017), Berlinaleko Generation 14plus Epaimahaiaren Sari Bereziaren irabazlea izan zen film labur onenaren kategorian, Nesten −Donostia Zinemaldiko zinema-ikasleen film laburren nazioarteko lehiaketan− parte hartzeaz gainera. 2018an bere bigarren film laburra −Nuestro canto a la guerra− Cannesko Quinzaine des cinéastes atalean estreinatu zen, 90 zinema-jaialditan baino gehiagotan izan zen eta sari ugari beretu zituen. Bere film labur berriena −El mañana es un palacio de agua− Rotterdameko Jaialdian lehiatu zen 2022an eta New Yorkeko MoMAn eta Parisko Arte Modernoko Museoan aurkeztu zen.
2023ko irailean, Floating with Spirits errealitate birtualeko esperientzia estreinatu du Veneziako Jaialdian, Venice Immersive sailaren barruan, 2023ko Veneziako Biennalearen parte gisa.
Gaur egun, Las tierras que te buscan −bere lehen film luzea− finantzatzeko prozesuan dago, baita dokumental bat garatzen eta antzinako futurismoari buruzko instalazio batzuk sortzen ere.