"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Emily Morganek BAFTA eta BIFA sariak jaso ditu, eta hainbat proiektutan lan egiten du Quiddity Films etxearen bidez, mundu osoko pertsonekin lankidetzan.
Quiddity Films taldearen ekoizpenik berriena The Settlers (Felipe Gálvez) da, Patagonian kokatutako western errebisionista bat, Canneseko Jaialdiaren Un Certain Regard sailean estreinatu zena 2023an (FIPRESCI Saria jaso zuen hor). Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean parte hartzen du filmak. Konpainiak Swimming Home −Booker sarirako izendatutako Deborah Levyren eleberriaren egokitzapena− du orain postprodukzio-fasean; Justin Andersonek idatzi eta zuzendua da film hori eta Christopher Abbott, Mackenzie Davis, Ariane Labed eta Nadine Labaki dira protagonistak.
I Am Not a Witch (Rungano Nyoni, 2017) izan zen Morganek ekoitzitako lehen film luzea, egilearen lehen lan onenaren BAFTA saria irabazi zuena eta Cannesen, Sundancen eta Toronton erakutsi zena. Ondoren, Make Up (Claire Oackley, 2019) ekoiztu zuen iFeatures bidez, baita Supernova (Harry Macqueen, 2020) ere, Colin Firth eta Stanley Tucci aktoreak izanik rol nagusietan. Azken urteotan, Lemming Film talderako egin du lan Do Not Hesitate (Shariff Korver, 2021) filmaren ekoizle gisa, baita Element Pictures eta Searchlight konpainiarako ere Chevalier (Stephen Williams, 2022) pelikularen ekoizleetako bat gisa.