"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Manuela Martelli (Santiago, Txile) zuzendari, gidoigile eta aktorea da. 17 urte zituela hasi zen bere ibilbidea, Gonzalo Justinianoren B-Happy (2004) filmeko protagonista gisa lan egin zuenean; izan ere, emakumezko aktore onenaren Koral saria beretu zuen lan horrengatik Habanako zinema-jaialdian. Harrez geroztik, zuzendari askorekin egin du lan, hala nola hauekin: Andrés Wood (Machuca, 2004), Sebastián Lelio (Navidad, 2009), Martín Rejtman (Dos disparos, Horizontes Latinos, 2014) eta Alicia Scherson (El futuro, 2013).
2014an bere lehen film laburra zuzendu zuen, Apnea, Valdiviako Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatua. Hurrengo urtean Chile Factory programan parte hartzeko hautatua izan zen, eta Marea zuzendu zuen han Amirah Tajdinekin batera. Film labur hori Cannesko Quinzaine des Cinéastes atalean estreinatu eta Sundancen eta NYFFn aurkeztu zen, besteak beste.
Bere lehen film luzea, 1976 (2022),Cannesko Quinzaine des Cinéastes atalean estreinatu zen, Donostiako Horizontes Latinos sailean parte hartzeaz eta Iberoamerikako film onenaren Goya sarirako izendatua izateaz gain. Sari hauek ere jaso zituen: BFIren Sutherland Saria, lehen lan onenaren golardoa Jerusalemgo Jaialdian eta Platino Sarietan eta emakumezko aktore onenaren saria Tokioko Jaialdian, besteak beste.