"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
David Hurstek (Périgueux, Frantzia) Historia ikasi zuen zineman lan egiten hasi aurretik; zehazki, kokapen- eta ekoizpen-manager gisa hasi zen. Hamabi urtez hainbat filmaketatan parte hartu eta New Yorken bi urte eman ondoren, Dublin Filmsekin bat egin zuen 2011n, egile-zineman aritzeko. Bordelen errotua (Akitania Berrian, industria zinematografikoa indarrez babesten duen eskualde batean), Davidek ildo editorial sendo bakar bat garatu du, aniztasunaren ideiaren alde egiten duten fikzioak eta dokumentalak sortzea, hain zuzen, gai kultural, sozial eta politikoen inguruan. Azken sei urteotan, Dublin Films mundu osoan −batez ere Latinoamerikan−, garapen-bidean dauden talentuak babestean ipini du arreta. PEÑA (Produire en Nouvelle-Aquitaine) ekoiztetxe independenteen elkarteko presidentea ere bada.
Davidek ekoitzi edo koproduzitu dituen filmen artean honako hauek dira nabarmentzekoak: Mon tissu préféré (Gaya Jiji, 2018), Cannesko Un Certain Regard sailean aurkeztua; La arrancada (Aldemar Matías, 2019), Berlingo Panorama sailean emana; Nos corps sont vos champs de bataille (2021), Maguey lehiaketan (Guadalajarako Jaialdian) film onenaren sariaren irabazlea; La roya (Juan Sebastián Mesa, 2021), Donostiako New Directors sailean lehiatu zena; Anhell69 (Theo Montoya, 2022), Veneziako Settimana Internazionale della Critica atalean aurkeztua; Pornomelancolía (Manuel Abramovich, 2022), Urrezko Maskorrerako lehian aritu eta Zinemaldiko Argazkigintza Onenanren Epaimahaiaren Saria beretu zuena, Ikusmira Berriak (2018) eta WIP Latam (2021) sailetarako hautatua izan ondoren; eta Continente (Davi Pretto, 2022), Donostia Zinemaldiko WIP Latamerako hautatua hori ere (2022).