"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kristina Zorita Arratibel (Donostia). Kazetaria, 30 urteko ibilbidea du EITBko albistegietan. Azken 11 urteetan, eitb.eus-eko pantaila handian zine bloga osatzen du, euskal zinemari tarte zabala eskaintzen diona.Cannes, Berlin, Venezia, Londres, Sevilla eta Valladolideko zinema-jaialdiak bertatik bertara jarraitu ditu.
London Film Schoolen gidoi master tituluduna, Pil Pil (2019) film laburra idatzi eta zuzendu du. Filma, besteak beste, Edinburgh Spanish Film Festivalen, ZINEBIn eta Eibar eta Errenteriako zinema-jaialdietan lehiatu da.
Zuzendari moduan bere lehen film laburra, Samina (2015), Grasse hiriko Festival Les Toutes Premières Fois jaialdian eta Lekeitiko Zinebileran lehian izan zen. Izaskun Arandiaren Night Shift (2017) film laburra ekoitzi du.Hendaiako Film Festival jaialdiko hautapen batzordeko kide izan da. Zinemaldi horretan eta Nantesko Festival du Cinema Espagnol jaialdiaren epaimahaikide izan da. AICE (Asociación de Informadores Cinematográficos) elkarteko kide eta Premios Feroz sarietako epaimahaikide izan da ia hasieratik. Sari horietan, gainera, Feroz Arrebato No Ficción sariaren bultzatzaile izan zen. (H)EMEN (Euskadiko ikus-entzuneko sektoreko eta arte eszenikoen emakumeen elkarteko) fundatzaile eta presidenteetako bat da.