"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mikele Landa Eiguren (Bilbo) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da UPV-EHUn eta Suediako Karlstad Unibertsitateko zinema-fakultatean. Dokumental Sortzailean eta Zinema Esperimentalean espezializatu zen Madrilgo TAIn. Bere master-amaierako lana, Heldu, Zinebin aurkeztu (2018) eta zuzendaritza onenaren saria jaso zuen Euskal Zine Bileran (2019). Harrez geroztik, ikus- entzunezko proiektuak garatu ditu hainbat elkarterekin elkarlanean; horren adibide da OSALDErekin elkarlanean zuzendu zuen filma, Mali, 10 urtetan (2019).
2022an Elías Querejeta Zine Eskolaren Sorkuntza graduondokoa amaitu zuen, eta Noizko basoa master-lanarekin Nesten −Donostia Zinemaldiko zinema-ikasleen nazioarteko film laburren lehiaketan − hartu zuen parte, baita Zinebin eta Punto de Vista jaialdian ere.
Dantzak eta literaturak ere presentzia handia dute beren sorkuntza-prozesuan. Horren adibide dira ITU literatura-bandako kide gisa egindako proposamen artistikoak eta hainbat koreograforekin elkarlanean egindako bideo- dantzako piezak eta eszenaratzeak. Halaber, Itziar Ugarte Irizar poetarekin Gu gabe ere. Biharamunean ikuskizuna garatu du, eta Euskal Herriko agertoki askotan eskaini dute.
Gaur egun Senda −bere fikziozko lehen film luzea− ari da lantzen, Noka Mentoring 2023 eta Creando Juntas programetan hautatua izan dena. Gainera, kazetari gisa hainbat komunikabidetan egin du lan, hala nola EiTBko albistegietan (2017-2021), Berria egunkarian (2018-2019) eta Donostia Zinemaldiaren egunkarian (2022).