"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Magisteritzan diplomaduna eta Pedagogian lizentziatua, Telmo Irureta (Zumaia) Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean matrikulatu eta hiru urteko interpretazio-ikasketak egin zituen.
Hainbat ikus-entzunezko lan idatzi eta zuzendu ditu, eta film laburretan ere protagonista gisa egin izan du lan, besteak beste, Robarte una noche izenekoan (Fernando Vera, 2018). La consagración de la primavera (Fernando Franco, 2022, Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko lehiatua) film luzeko protagonista ere bada, eta gizonezko aktore berri onenaren Goya saria lortu zuen lan horrengatik.
Telebistan, La que se avecina telesailean agertu da (Gorka izeneko kapitulu bakarreko pertsonaiaren rola izan zuen), baita EITBko Barre librea saioan ere.
Antzerkigintzan, Toquecito minus bakarrizketa eta Zutaz blai pieza −Striptease ikuskizunaren zati bat− nabarmentzen dira. Gaur egun, Tanttakaren Sexberdinak lanarekin ari da egiten bira bat, eta lan horri esker, Euskal Aktoreen Batasunaren aintzatespena lortu du; izan ere, 2022an antzerkiko aktore onenaren Besarkada saria eman zion EABk.