"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Freie Universität Berlin unibertsitatean alemana eta antzerkia ikasi ondoren, Christian Petzoldek (Hilden, Alemania) zinema ikasi zuen Deutsche Film- und Fernsehakademie Berlin (DFFB) ikastetxean. Die innere Sicherheit (The State I Am In, 2001) izan zen bere lehen filma zuzendari gisa, eta Veneziako Mostran estreinatzeaz gain, The Act of Killing. Zinema eta indarkeria globala atzerabegirakoan bildu zen, Donostia Zinemaldiaren 2016. edizioan. Zinema Kritikarien Alemaniako Elkarteak emandako Onenaren Saria beretu zuen filmak.
2003an FIPRESCI saria irabazi zuen Wolfsburg filmagatik Berlinaleko Panorama sailean. Berlinaleko lehiaketa ofizialean parte hartu du film hauekin: Gespenster (2005); Yella (2007); Barbara (2012); zuzendaritza onenaren Zilarrezko Hartza jaso zuena; eta Roter Himmel (Afire, Perlak), aurten Zilarrezko Hartzaren Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi duena.
2008an, Veneziako Jaialdiko lehiaketa ofizialean parte hartu zuen Jerichow filmarekin.
2014an, Donostia Zinemaldiko Hautaketa Ofizialean lehiatu zen Phoenix filmarekin; pelikulak FIPRESCI saria irabazi zuen.