"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lantos Alliance Communications-en fundatzaileetako bat, presidentea eta zuzendari exekutiboa izan zen. Berak zuzentzen zuela, Kanadako zinema eta telebistako ekoizpen- eta banaketa-enpresarik handiena bihurtu zen ekoiztetxea.
Ekoizle gisa 40 bat film egin ditu. Hona horietako lau: The Sweet Hereafter (Atom Egoyan, 1997), Being Julia (István Szabó, 2004), Eastern Promises (David Cronenberg, 2007) eta Barney’s Version (Richard J. Lewis, 2010).
Donostia Zinemaldian, Eastern Promises Urrezko Maskorra lortzeko lehiatu zen, Being Julia eta The Song of Names filmek (François Girard, 2019) Sail Ofizialean hartu zuten parte lehiaketaz kanpo, eta Barney’s Version (Perlak) filmak Publikoaren Saria irabazi zuen. Crash (David Cronenberg, 1996) Incorrect@s atzerabegirakoan bildu zen 2004an.
Bere filmetako hamar Cannesko hautaketa ofizialean egon dira. Bertan, The Sweet Hereafter lanak Grand Prix saria irabazi zuen eta Crashek, berriz, Epaimahaiaren Sari Berezia. eXistenZ (David Cronenberg, 1999) eta Museo (Alonso Ruizpalacios, 2018) Berlinen lehiatu ziren, eta Zilarrezko Hartza beretu zuten biek. Venezian, Barney’s Version eta Remember filmek (Atom Egoyan, 2015) Publikoaren Saria irabazi zuten.
Telebistari dagokionez, John Wooren Due South, Counterstrike eta Once a Thief telesailak ekoitzi zituen, baita tv movie ugari ere. Telesail dramatiko onenaren Canadian Screen Award saria irabazi du hamar aldiz eta film onenaren saria, berriz, lautan. 1995ean Showcase kanal espezializatua abiarazi zuen eta, urtebete geroago, History Television.
Bere azken filma Crimes of the Future da (David Cronenberg, Donostia Saria Emanaldia, 2022). Gaur egun Rise of the Raven telesaila ari da ekoizten.