"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Vicky Luengok (Palma Mallorcakoa, Espainia) zinema, antzerkia eta telebista tartekatu ditu 15 urterekin aktore gisa lanean hasi zenez gerotik.
Emakumezko aktore protagonista onenaren Goya sarirako izendatu zuten Suro filmagatik (2022, Mikel Gurrea, Donostia Zinemaldian Urrezko Maskorra lortzeko lehiatua), non FIPRESCI eta Irizar sariak lortu zituen. Rol honengatik, Vickyk emakumezko aktore protagonista onenaren Gaudí saria jaso zuen zinema katalanaren sarietan, eta Chavalas (Carol Rodriguez, 2021) filmean egindako lanagatik ere sari horretarako izendatu zuten; halaber, Zinemaren Ojo Crítico Saria beretu zuen film horrengatik urte horretan.
Telebistan, Antidisturbios (Rodrigo Sorogoyen, 2020, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiaketaz kanpo aurkeztua) telesailean parte hartu zuela da nabarmentzekoa. Pertsonaia horrengatik sari askotarako izendatua izan zen eta, besteak beste, telebistako emakumezko aktore onenaren Fotogramas Saria eta fikziozko emakumezko antzezle onenaren Ondas Saria eskuratu zituen.
Antzerkian, 19 muntaketa profesionaletan parte hartu du, eta horien artean, nabarmentzekoa da hauetan egindako lana: El Golem (2022; emakumezko aktore onenaren Godot Saria lortu zuen horrekin); eta Una perra en un descampado (2019; Arte Eszenikoen Kritikak emakumezko aktore onenaren Saria eman zion hor egindako lanagatik).