"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Fan Bingbing (Qingdao, Shandong Probintzia, Txina) aktore eta ekoizle txinatarra da. 2016an emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Wo bu shi pan jinlian (I Ma Not Madame Bovary, Feng Xiaogang) filmean egindako antzezpen-lanagatik. Pelikulak, halaber, film onenaren Urrezko Maskorra ere beretu zuen, antzezleari emakumezko aktore onenaren golardoa ahalbidetzeaz gain Golden Rooster Awards-etan eta Asiako Zinemaren Sarietan, baita emakumezko aktore nagusi onenaren sarirako izendapena ere Golden Horse Awards-etan.
Hona hemen Fan Bingbingen film nabarmengarrienetako zenbaitzuk: Shou ji (Cell Phone, Feng Xiaogang, 2003); Xin zhong you gui (Matrimony, Teng Huatao, 2007); Ping guo (Lost in Beijing, Li Yu, 2007); eta Guan yin shan (Buddha Mountain, Li Yu, 2011); Hundred Flowers Awards-etan eta Golden Horse, Tokio eta Eurasian Film Festival jaialdietan sariak beretu zituen azken film horrengatik.
Film hauetan ere parte hartu du: My Way (Je-gyu Kang, 2012); X-Men: Days of Future Past (Bryan Singer, 2014); Skiptrace (Renny Harlin, 2016), eta berriki, The 355 (Simon Kinberg, 2022), espioien thriller bat Jessica Chastain, Penélope Cruz, Diane Kruger eta Lupita Nyong'o aktoreekin. Txinatarraren azken filma, Green Night (Han Shuai, 2023), Berlinaleko Panorama sailean estreinatu zen.
2017an Cannesko Jaialdiaren 70. edizioaren Epaimahai Ofizialeko kide izan zen (Pedro Almodóvar izan zen epaimahaiburua). Urte horretan bertan itzal handieneko 100 pertsonen zerrendan agertu zen Time aldizkarian.
Zinemaren industriatik kanpo, Bingbingek konpromiso aktiboa du filantropia-ekimenekin. 2010ean Heart Ali proiektua sortu zuen, sortzetiko bihotz-gaixotasunak dituzten eta eremu urrunetan bizi ziren haurrei laguntza eta tratamendua emateko jomuga duen egitasmo bat, hain zuzen.