"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Claire Denisek (Paris, 1946) 1988an zuzendu zuen bere lehen film luzea, Chocolat, Cannesko zinema-jaialdian aurkeztua. 1996an Urrezko Lehoinabarra irabazi zuen Locarnon Nenette et Boni filmagatik; Beau travail (1999), Trouble Every Day (2001) eta 35 rhums (2009) zuzendu zituen ondoren, besteak beste. Venezian lehiatu zen L'intrus (2004) eta White Material (2010) filmekin, eta Cannesera itzuli zen Les salauds (2013, Un Certain Regard sailean aurkeztua) eta Un beau soleil interieur (2017; Quinzaine des Réalisateurs saila inauguratu zuen). 2018an High Life filmarekin lehiatu zen Urrezko Maskorra lortzeko, eta FIPRESCI saria irabazi zuen Donostian. 2022an, Grand Prix saria irabazi du Stars at Noon filmarekin Cannesen, eta Zuzendari Onenaren Zilarrezko Hartza Avec amour et acharnement (Donostia Sariaren Emanaldi Berezia) lanarekin Berlinen.