72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Perlak
Perlak
Filmak
Filmak
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Jonathan Glazer
Erresuma Batua - Polonia 
105 min.
Rudolf Höss Auschwitzeko komandantea eta haren emazte Hedwig euren familiarentzako ametsezko bizitza bat eraikitzen ahalegintzen dira etxe lorategidun batean, presoen esparrutik gertu.
Amaiera filma lehiaketaz kanpo
Ladj Ly
Frantzia 
105 min.
Herriko alkatea bat-batean hil ondoren, Pierre mediku idealista gaztea izendatu dute hura ordezkatzeko. Hildako alkateak langile-klaseko auzo hori birgaitu nahi zuen, eta haren politikarekin jarraitzeko asmoa du Pierrek. Haby, jatorri maliarreko emakume gaztea da, apartamentu-bloke hondatu horietako batean bizi da, eta ez du inolaz ere nahi bere familia betidaniko auzotik kanporatzea.
Ryusuke Hamaguchi
Japonia 
105 min.
Takumi eta bere alaba, Hana, Tokiotik gertuko herri batean bizi dira. Aita-alaben bizitzak kalte handia jasango du jakitean euren etxetik gertu kanpin xarmagarri bat eraikiko dela, hiriko biztanleek naturarako eskapada erosoak egin ditzaten.
Justine Triet
Frantzia 
150 min.
Sandra, Samuel eta horien 11 urteko semea, Daniel, isolatuta bizi dira mendian. Egun batean Samuel hilda aurkituko dute etxearen ondoan. Ikerketa bat hasiko da heriotza susmagarri horrengatik, eta laster hasiko dira Sandra erruduntzat jotzen, kasua anbiguoa bada ere: suizidioa ala homizidioa? Urtebete geroago, Daniel bere amaren epaiketara −bikotearen benetako disekziora− bertaratuko da.
Nikolaj Arcel
Danimarka 
127 min.
1755ean, Ludvig Kahlen kapitain pobrea Danimarkako mortu latz eta bizigaitza konkistatzera abiatuko da, itxuraz ezinezko helburu batekin: erregearen izenean kolonia bat sortzea, hain zuzen. Trukean, beretzat hil ala bizikoa den errege-izen bat jasoko du. Alabaina, eskualdeko agintari bakarrak, Frederik de Schinkel gupidagabeak, arrogantziaz uste du lur hori berea dela. De Schinkelek jakiten duenean Ann Barbara neskameak eta haren senar zerbitzariak Kahlenekin ihes egin dutela babes bila, agintari pribilegiatu eta maltzurrak zin egingo du mendekatu eta ahal duen guztia egingo duela kapitaina uxatzeko. Kahlen ez da ikaratuko: borroka desorekatu bati ekingo dio eta bere bizitza ez ezik, inguruan pertsona baztertuez osatu zaion familia ere arriskuan jarriko du.
DeAPlaneta
© DeAPlaneta
Craig Gillespie
AEB 
104 min.
Dumb Money fimak Wall Streeten arriskatzea erabaki eta aberastu zen jende arruntaren benetako kasu zentzugabearen berri ematen digu; hala, GameStop (bideojokoen denda ezagun bat) munduko enpresarik goriena bihurtu zuten. Nahaste horren guztiaren erdian Keith Gill dago, bere bizitzako aurrezkiak akzioetan inbertitu eta sare sozialetan horri buruz argitaratzen hasi zen tipo arrunt bat. Keithen ospea goren-unera iritsi zenean, jarraitzaileak aberasten hasi ziren gauetik goizera.
Matteo Garrone
Italia 
121 min.
Io capitano filmak Europara joateko Dakar utzi duten bi lehengusuen istorioa kontatzen digu. Odisea garaikide honetan, gazteek oztopo ugari gainditu beharko dituzte basamortuan eta itsasoan zehar bizirik irautea lortzeko borrokan.
Hirokazu Koreeda
Japonia 
126 min.
Minato mutiko gaztea arraro jokatzen hasten denean, bere amak zerbait gaizki doala sentituko du. Jokabide arraro horren erantzulea haurraren irakaslea dela jakitean, eskolan olarka sartu eta zer gertatzen ari den jakin nahiko du. Alabaina, istorioak amaren, irakaslearen eta haurraren begien bitartez aurrera egiten duen heinean, egia apurka-apurka azaleratuko da...
Aki Kaurismäki
Finlandia - Alemania 
81 min.
Helsinkiko gauean kasualitatez topo egingo duten bi pertsona bakartiren istorioa. Beren bizitzako lehen eta azken maitasuna −maitasun bakarra− aurkitu nahi dute. Alabaina, xede ohoretsu horretarako bidea lausotu egingo dute gizonaren alkoholismoak, telefono-zenbaki galduek eta bizitzak zorionaren bila daudenen bidean oztopoak jartzeko duen joera orokorrak.
Jen Conod
© Jen Conod
Maite Alberdi
Txile 
84 min.
Augusto eta Paulina duela 25 urtetik daude elkarrekin. Alzheimerra diagnostikatu zioten Augustori duela zortzi urte. Biak beldurra diote azkenean Paulina ezagutuko ez duen egunari.
Quim Vives
© Quim Vives
J.A. Bayona
Espainia  
144 min.
1972an, Uruguaiko Aire Armadaren 571. hegaldia, errugbi talde bat Txilera eramateko pleitatua, Andeetako bihotzean erori zen. 45 bidaiarietatik 29 baino ez ziren bizirik atera. Planetako ingurune gogor eta iritsiezinenetako batean harrapatuta, muturreko neurriak hartu behar dituzte bizirik irauteko.
Todd Haynes
AEB 
117 min.
Benetako gertakizunetan inspiratua: ezkonduta egonik eta hiru haur izanik, irakasle bat atxilotu egin zuten 13 urteko ikasle batekin sexu-harremanak izateagatik. Kondenaren ondoren, aske geratu zen emakumea baina ez zuen bete adingabea berriz ikusteko debekua. Haurdun utzi zuen mutikoak, eta beste 7 urteko espetxe-zigorra bete behar izan zuen emakumeak, bortxaketa egotzita. Orain, 20 urte geroago, Hollywoodeko aktore batek bere istorioari buruzko film bat egin nahi du.
Michel Franco
Mexiko - AEB 
103 min.
Sylvia gizarte-langileak bizitza erraza eta egituratua darama: bere alaba, bere lana, bere Alkoholiko Anonimoak-eko bilerak. Errutina hori irauli egingo da Saul bere atzetik joatean institutuko bileratik etxera. Ustekabeko topaketa horrek iraganerako atea ireki eta eragin handia izango du biengan.
Celine Song
AEB 
105 min.
Nora eta Hae Sung lagun minak dira txikitatik, baina banandu egingo dira Noraren familiak Hego Koreatik Estatu Batuetara emigratzen duenean. Bi hamarkada geroago, New Yorken elkartuko dira berriro astebetez, eta maitasunari, patuari eta bizitza bat osatzen duten hautuei aurre egin beharko diete.
Wim Wenders
Japonia - Alemania 
123 min.
Hirayamak Tokioko komun publikoak garbitzen egiten du lan. Bizimodu apala gustatzen zaio, eguneroko errutina oso egituratua izatea. Musika, liburuak eta zuhaitzak maite ditu, eta argazkiak ateratzea zuhaitzei. Bere iragana berpizteko zorian dago ustekabeko zenbait topaketaren bidez. Eguneroko bizitzan edertasuna bilatzeari buruzko gogoeta hunkigarri eta poetikoa.
Stéphanie Di Giusto
Frantzia 
Frantzia, 1870. Rosalie ez da gainerako gazteak bezalakoa. Sekretu handi bat ezkutatzen du: jaio zenetik, bere gorputza eta aurpegia ilez estalita daude eta disimulatu egin behar izan du hori bazterkeriarik ez jasateko. Emakume bizarduna da, alegia. Berak ez zuen inoiz feria-atrakzio bihurtu nahi izan. Egun batean, zor gehiegi dituen kafe baten jabeak Rosalierekin ezkontzea erabakiko du, haren ezkonsariak erakarrita, baina emakumearen sekretua jakin gabe. Alabaina, Rosalie aspertuta dago ezkutatzeaz, eta emakumetzat hartua izan nahi du, desberdina izan arren. Zer pentsatuko du senarrak egia jakitean?
Christian Petzold
Alemania 
102 min.
Uda bero eta lehorra, azken urteotako beste hainbat bezala. Baso-suteak kontrolaezinak dira. Lau gazte Itsaso Baltikoaren ondoko opor-etxe batean elkartu dira, Ahrenshoopetik gertu. Astiro eta oharkabean, sugarrek hesitu eta harrapatuta geratuko dira, baina zeru gorri bat dutela gainean, zalantza eta beldurra izango dira harrapatuko dituztenak, baina ez suteengatik: maitasuna da benetan izutzen dituena. Zoriona, lizunkeria eta askapena ez ezik, jeloskortasuna, erresuminak eta tentsioak ere bai. Sinbolismoaren eta errealismoaren artean etendako filma, oso dibertigarria eta zeharo tragikoa.
Warwick Thornton
Australia 
115 min.
40ko hamarkadako Australian, 9 urteko haur aborigen umezurtz bat moja apostata batek zuzendutako monasterio urrun batera iritsiko da gau betean. Haur berriaren presentziak munduaren oreka delikatua asaldatuko du borroka espiritualari eta bizirik irautearen kostuari buruzko istorio honetan.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: